Gobierno Vasco Plataforma del Voluntariado Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad

 

Zer da Estatuko XV. Boluntariotza Kongresua

Lehenengo aldiz hartuko du Euskadik Estatuko Boluntariotza Kongresua, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), 2012ko azaroaren 27, 28 eta 29an.

Alez ale mendi bat / Un granito una montaña) da bere leloa, boluntarioen lanaren adierazle, zeinak haien lanarekin elkartasun mendiak eraikitzen doazen elkarrekin. “BOLUNTARIOTZA ETA GIZARTE PARTAIDETZA XXI. MENDEAN” izenpean, partaide guztiek ekintza boluntarioaren eta etorkizunerako erronken egungo egoeraren inguruan hausnartuko dute.

Ekintza boluntarioarekiko hiritar sentiberak eta aktiboak lortzea, etorkizuneko boluntariotzaren erronkei aurre egiteko prest dagoen elkarlaneko sarea garatzen laguntzea eta agente guztien arteko elkarlana indartzea da ildo estrategikoaren oinarria.

Kongresuan parte hartuko dutenentzat gizarte esperientzia baliotsua izateko xedea du Kongresuak. Boluntarioen espiritua zabaltzea, hark giza garapenean eta adimenean eskaintzen dituen aukerak, dituen baliabideak eta aukerak zein diren aurkeztuz pertsonen  garapenean. Elkartasuneko kultura sustatzea ekintza boluntarioa gure gizartean barneratzeko eta hartan parte hartzeko, dagokion estimazioa lortzeko.