Gobierno Vasco Plataforma del Voluntariado Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad

 

Kongresuaren helburuak

Helburu orokorrak

  1. XXI. Mendearen hasiera honek dakarren garai-aldaketaren barruan kokatzea ekintza boluntarioa.
  2. Hiritarren partaidetza eta elkartasunaren sustapenaren estrategia orokorrak zuzendu behar dituzten erronkak identifikatzea.
  3. Boluntarioa izatea zer den, egungo gizartean zein betekizun duen eta gainerako arloekin eta agenteekin dituen konexioak zehaztea.

Helburu zehatzak

  1. Topagunea izateko, hausnartzeko, alderatzeko eta lan egiteko gunea eskaintzea ekintza boluntarioetan lanean diharduten erakunde eta pertsonentzat.
  2. Lan boluntarioaren sustapenean eta elkarlanerako mugimenduetan lan egiten duten teknikariei eta gizarte agenteei zuzendutako lan espezializatua burutzeko gunea garatzea.
  3. Lan boluntarioa eta langile boluntarioak gizarteak aintzat hartzen laguntzea, ikusgarriago egitea eta harekin lotutako baloreak gizartean barneratzea.
  4. Pertsona adinduek gizartean parte hartzeak dakartzan aukera berriak eta erronkak identifikatzea.
  5. Praktika onak eta beste aukera zein joera berriak partekatzea gizartearen partaidetza eremuan.
  6. Lan boluntarioaren betekizunaren eboluzioa eta hainbat ekintza-eremutan duen etorkizuna aztertzea.
  7. Gobernatzeko testuinguru berri honetan publikoa denak, merkatuak eta gizarte zibilak dituzten betekizunak sakonago aztertzea, eta erlazio eta muga berriekin baita haiek elkarren osagarri nola diren ikustea ere.
  8. Hirugarren Sektorearen betekizunaren inguruan eta gizartean duen eragina sendotu beharraren inguruan hausnartzea, eta baita hiritarren sentsibilizazio-agente eta hiritarren mugitzaile bezala duen eraginean.
  9. Herri administrazioek boluntariotza sustatzeko duten betekizuna aztertzea.
  10. Gizarte zibilak XXI. mende honetan duen zentzua eta betekizuna argitzea eta finkatzea.